Kontsumo iraunkor edo sosteniblearen alde, azoka haundi bat dabil Gipuzkoan barrena, eta bihar Hernanira etorriko da, irailari hasiera indarrez emateko: EkoBira azoka, Gipuzkoako 10 herritan barrena pasa da, eta kontsumitzeko eredu bat jarri nahi du. Kutxa Ekoguneak antolatuta, Hernanin izango dira 21 postu era guztietakoak, janari eta edari ekologikoak, etxean egindako gozoak, barazkiak... eta baita eskulanak, erropa, bigarren eskuko produktuak eta abar luze bat ere. Hernaniko 5 postu izango dira bertan: Iparragirre Sagardo Ekologikoa, Bigarren Eskuko Denda, Ziku zilargilea eta abar.
Hitzaldiak, jaboia opari, taberna... Plaza Berrin
Goizez eta arratsaldez izango da festa Plaza Berrin (10:30-14:30 eta 16:30-19:30). Hitzaldi motxak izango dira, 20-30 minutukoak, gai askori buruz: oinetakoak montatzen hasiko dira, talo ekologikoei buruz segi, Iparragirreko sagardo ekologikoari buruz ariko dira, Ardi latxa ilearekin haria nola egin erakutsiko dute...
Hitzaldiez gain, taberna ekologikoa jarriko dute Plaza Berrin. Zozketa egingo dute zerbait erosten dutenen artean, eta saria izango da bertako produktuz betetako saskia. Bestalde, izena emateko aukera izango du EkoBiran parte hartu nahi duen guztiak, eta filosofi honekin bat egiten duen guztiak. Jaboi ekologikoa ere oparituko da.
Irailean: Stock Azoka, Euskal Jaiak, Mugikortasun Astea...
irailak azoka kutsua dakarki aurten, hasiera hasieratik. Biharko EkoBirarekin hasi, eta bigarren astean Stock Azoka izango da, irailaren 7 eta 8an. Iraila bukatzeko, azken asteburuan Bizikleta Azoka... Dena dela, festarik ere ez da faltako, Zikuñaga eta Latsunbe-Marielutseko jaiak direlako, irailaren 7tik 9ra. Euskal Jaiak hurrengo asteburuan izango dira, irailaren 15 eta 16an, Argazki Rallyarekin batera, Trikitixa Txapelketarekin batera, eta Sagarra eta Sagardo Egunarekin batera. Aurten gainera, sagardo egunean erronka haundi bat du Hernanik, Goizuetako marka hautsi behar duelako, Kizkiarekin sagarra biltzen.
Erromeria (irailak 8), Pirritx eta Porrotx (irailak 9), eta Karabelgo auzo eguna (irailak 22) ere izango dira, eta hilabetea fuerte bukatzeko, Mugikortasun Astea (irailak 21-29).
Iraileko egitaraua
Irailak 1, EkoBira Azoka. Plaza Berrin. 10:30-14:30 / 16:30-19:30.
Irailak 3-11, Izen-emateko epea, Biteriko ikastaroetan. Biterin, 09:00-13:00 / 16:00-20:00
Irailak 7-8, Stock Azoka. Atsegindegin. (Berriak elkartea)
Irailak 7-9, Zikuñagako jaiak.
Irailak 7-9, Auzo Eguna Marieluts eta Latsunbeberri auzoetan.
Irailak 8, Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik abiatuta, 12:00etan.
Irailak 8, Erromeria. 18;30-20:30 (San Joan Konpartsa)
Irailak 9, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Atsegindegin. 18:00. (‘Hernani’ Musika Eskola Publikoa)
Irailak 15-16, Euskal Jaiak.
Irailak 16, XI.Argazki Rally Digitala. Gudarien plazan, 09:00etan.
Irailak 16, Sagarra eta Sagardoaren eguna eta IV. Sagar Biltze Herrikoia Kizkiarekin. Gudarien plazan. (Tolarea Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradia).
Irailak 16, XIV. Gazteen Trikitixa Txapelketa. Gudarien plazan. 12:00. (Kriskitiña dantza taldea).
Irailak 22, Auzo Eguna Karabelen.
ERAKUSKETAK
Irailak 28-Urriak 11, XI.Argazki Rally Digitalaren Erakusketa. Biterin. (Hernaniko Udala / Argazki Foruma).
MUGIKORTASUN ASTEA
Irailak 21, Haur eta nagusiak entretenitzeko aktibitate zirkuitoak.
Irailak 22, Kirol Egokitua (Koxka).
Irailak 23, Bizikleta Festa.
Irailak 29, 2. Eskuko Azoka Berezia (Bizikleta Azoka).