Erregionalen Ohorezko mailan, Hernani aurredenboraldia bukatzen ari da. Usurbilgo Torneoa irabazi egin zuten hernaniarrek, eta Oriokoren kontra jokatu zuten atzo (Kronikako erredakzioa ixterakoan lehenengo zatia bukatua zen eta 0-2 ari ziren irabazten). Asteburu honetan Mutrikun jokatuko dute, goizeko 11:00etan, eta irailaren 8an Zubipen, Tolosaren kontra. Aurredenboraldi txukuna egiten ari dira hernaniarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!