Maitane Iruretagoyena hernaniarrak brontzea lortu du Espainiako Txapelketan, 4x100 proban, Atletiko San Sebastian taldearekin. 47:81 segundu behar izan zituzten proba egiteko, Cueva de Nerja talde irabazleak baino 41 ehuneneko gehiago. Horrez gain, Iruretagoyenak 100 metroko proba zuen larunbatean, eta ez
zuen lortu finalera sartzerik, finalerdietan 3garren postuan bukatu baitzuen, bere mailatik urruti xamar.
Fernando Rivas hernaniarra ere izan da Espainiako Txapelketan, mailu jaurtiketan, eta 11garren postuan bukatu du, final haundian, 56.50 metroko jaurtiketa eginda. Javier Cienfuegosek irabazi du, 74.44 metroko jaurtiketa eta kanpeonatuko errekorra eginda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!