Jendeak euskera erabili dezan zer egin liteke? Proiektu edo ideia lehiaketa, Doberan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 30a, 02:00

Jendeak euskeraz gehiago hitz egin dezan zer egin liteke? Hori da askotan euskera elkarteetan egiten den galdera, eta horixe saritu nahi du aurten Dobera Euskara El­kar­teak. Dobera Sariak ematen dira bi urtean behin, eta aurten, saria emango zaio euskera erabilera indartzeko ideia edo proiektu onenari.    
2.000 euroko saria izango da, aurreko urteetan bezala, eta proiektuak urriaren 17ra bitarte aurkeztu daitezke, Dobera Euskara Elkarteko bulegoetan (Larramendi, 11).
16 urtetik gorako edozeinek aurkeztu dezake proiektua, bakarka edo taldeka. Saria eman eta gero, proiektu hori garatu egin beharko du irabazleak. Informazio gehiago: 943 332 799. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!