Akarregin Atez Ate bilduko dira hondakinak, eta bilketa puntua kendu egingo dute

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 30a, 02:00

Akarregi auzoan Atez Ate bilduko dira hondakinak datorren astelehenetik aurrera. Akarregiko bizilagunek orain arte bilketa puntua zeukaten hondakinak uzteko, baina orain bilketa puntu hori kendu, eta zintzilikarioak jarri dira.
Sistema berria jarrita, Aka­rregiko bizilagun gehienek bere zintzilikarioa izango du­te, Hernaniko auzo gehi­ene­tan bezala. Dena dela, arazoak izan litezke kasu batzuetan, ordutegiagatik eta abar eta hori argitu nahi izan du Hernaniko Udalak, Kro­ni­kara bidalitako prentsa oharrean.

Garbigunea,
edo beste bilketa puntuak

Bilketa puntua kendu egingo dute Akarregin, eta kasu ba­tzuk badira, arazoak izan di­tzaketenak, ordutegiagatik edo egutegiagatik. Kasu horietan, Udalak jakinarazi du bi aukera dituztela: bat, Garbigunea erabiltzea, Ibar­luze poligonoan daukatena. Eta bi, eskaera egitea Atez Ateko bulegoan, Martindegi, Elizatxo edo Osiñagako la­rrialdi puntuak erabiltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!