Mila eta Inaxi Otaegiri esker ona, Beizama tabernan 50 urtez egindako lanarengatik

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 29a, 02:00

Astelehen gaua berezia izan zen Ergobin, auzoan hain ezagunak diren bi emakume omendu zituztelako, bertan urteetan egindako lanarengatik: Mila Otaegi eta Inaxi Otaegik 50 urte pasa dituzte lanean Beizama tabernan, eta aurten itxi dute, uholdeen ondoren. Ergobitarrek omenaldi txiki bat egin zieten bi ahizpei, urteroko Showa bukatu eta gero. Otaegi ahizpek Kronikari jakinarazi diote, bihotzez eskertzen dietela auzotarrei, urte hauetan beraiekin izandako begirunea, eta asteleheneko sorpresa eta detailea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!