Hernaniko Bake Epaile izateko eskaerak aurkeztu litezke, irailaren 13ra bitarte

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 29a, 02:00

Hernaniko Bake Epailea eta haren ordezkoa aukeratuko ditu Hernaniko Udalak laister, lau urtean behin hala egin behar izaten baita, legez. Interesa daukan guztiak aurkeztu dezake eskaera Bake Epaile izateko, irailaren 13a baino lehenago, udaletxeko Sarrera Erregistroan. Kontuan hartuko dira kurrikuluma, bizilekua eta euskera ezagutzea. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean dago informazio gehiago, bete beharreko baldintzei buruz, abuztuaren 27ko GAOn. Izendapena lau urterako izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!