Araitz Zubimendi Leonera mugitu dute, aske geratzeko bi hilabeteren faltan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 29a, 02:00

Araitz Zubimendi hernaniarra espetxez mugitu dute, eta Leonen dago orain, nahiz eta Galiziara eramango zutela esan. Aske geratzeko bi hilabeteren faltan, gerturatu beharrean urrutiratu egin dute hernaniarra, Etxeratek salatu duenez. Zubimendi Madrilgo Navalcarnero espetxean zegoen, eta esan zioten Galiziara eramango zutela. Momentuz, Leonen dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!