Amparo Sanchez, igandean Bodegan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 30a, 02:00

Amparo Sanchezek kon­tzertua emango du igande honetan Hernaniko Bodega tabernan. Amparanoia taldean hainbat urte eginda, ezagun bihurtu zen Am­pa­ro Sanchez, eta badira lau urte bakarkako lanean ari dela, bere izenarekin. Estilo lasaiagoak entzungo ditu entzuleak, kantu leunagoak, eta musika sosegatua. Hala ere, erritmoa barruan daramaki musikari haundi honek, eta dantzarako ai­tzakia jartzen du tabladura igotzen den guztietan.

Disko bat kalean, beste bat bidean

Tucson-Habana diskoa grabatu eta bide berriari ekin zion Sanchezek, eta orain­txe labetik ateratzeko dauka bigarrena, Alma de Cantora. Normalean talde haundiagoarekin ibiltzen bada ere, igandean formatu xumea dakarki Bodegara: ahotsa, gitarra eta perkusioa. Kontzertua dohainik da, 20:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!