‘Gora Zikuñagako Ama’, kantu berria auzoko festetarako

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 29a, 02:00

zikuñagako festetan kan­tu berria joko du aurten bi urte beteko dituen Zi­ku­ña­gako Danborradak: Gora Zi­ku­­ñagako Ama. Imanol Kamio ereñotzuarrak egin ditu musika eta letra, eta Ozenki, Kantuz eta Umore Ona abesbatzek grabatu zuten joan den hilean. Grabazioari mu­sika instrumentuen hotsak eta soinuak sartu dizkio Xabi Valle de Lertxundi hernaniarrak, eta grabazioa egitea posible izan da Pello Go­rro­txategiri eskerrak. Guztiaren ideia Pello Oiarzabalek izan zuen, eta Zikuñagako jai ba­tzordeak eskerrak eman dizkie guzti guztiei. Aurrerantzean Zikuñaga­ko himnoa izango dena jaietan aurkeztuko dute, lehendabiziko egunean, irailak 7. Zikuñagako Danborrada bertan izango da, eta baita Ozenki, Kantuz eta Umore Ona abesbatzak ere. Ziku­ñagako futbito zelaian, gaueko 21:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!