Intxaurbururentzat mantak, eta Telleriari omenaldia

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 28a, 02:00

Intxaurbururen idi-pareak irabazi zuen, 76 plazarekin. Ergobik Joxe Antonio Telleria zena omendu zuen, itzai egindako lanarengatik.

Omenaldi kutsuan joan zen Ergobiko azken eguna, eta festei agur ematekoa. Intxaurburuk irabazi zuen idi-proba preziatua, 76 plazako marka harrigarriarekin, eta Joxe Antonio Telleria zenari omenaldi hunkigarria egin diote, itzai lanetan urteetan egindako lanarengatik. Inaxio anaiaren idi-pareak bigarren postua lortu zuen, 71 plaza eginda, eta saribanaketa garaian berari ere eskaini zioten oroigarria, bere arreba Maria Dolores Telleriak jasotakoa. Hiruga­rren Olasagasti izan zen, datorren urteko lekua aseguratu duena, eta laugarren Oliden, beste bati leku egingo diona.

Imanol Paollaren zaldiak espektakulua, eta Izeta IIak erronka, harri berriarekin
Herri kirolak bizi bizirik daude Ergobin. Aurten ikusmin haundia piztu dute bi harri proba berezik, eta datorren urterako ere festa jarria dago. Ostiralean Ergobiko zortzi neskek irabazi zieten lau mutili 550 kiloko harriari tiraka; plaza lehertzeko zorian jarri zuten bi taldeek, eta gehi­a­­go, apustua bukatu eta neskek 900 kg-ko harriarekin bes­t­e bi plaza egin zituztenean. Larunbatean Imanol Pao­llaren Spirit zaldiak marka guztiak hautsi zituen. 131 plaza; inork ezin sinestu. Oiartzungo zortzi mutilek 58 plaza eta Orioko zortzi neskek 48; guztira 106, ez ziren Paollaren markara inguratu. Kostako da, hernaniarrak jarri duen marka mejora­tzea, inondik ere. Izeta II izango da akaso, mar­kara inguratuko dena, bai­na Ergobiko harri berria ja­sotzen. Aurten 104 kiloko ha­rria atera dute erriotik Er­go­bin, eta harri jasotzaileek ibili dute, erakustaldia emateko. Joxe Ramon Iruretagoiena, Izeta IIak, erronka bota dio Paollari, datorren urterako: 30 minutuan, berak zenbat jasoaldi eman harri berriari, Paollak hainbeste plaza egin behar zaldiarekin, Ergobiko plazan, 900 kiloko harriari tiraka. Festa jarria dago!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!