Hirugarren postua, Hernanirentzat

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 27a, 02:00

Hernanik irailaren 8an hasiko du liga Ohorezko A Mailan eta bitartean buru-belarri dabil prestaketa lanetan: lagunarteko partiduak, txapelketak... Larunbatean Euskal Herriko Txapelketan hartu zuen parte eta hirugarren postuan geratu zen 8 taldetatik. Txapelketa Uzta­ritzek irabazi zuen eta bigarren postua Zibururentzat izan zen.
Hernaniren bigarren taldeko jokalariek ere hartu zuten parte. Maule ez zen azaldu eta Sarako jokalariekin batera taldea osatu zuten. Talde hori zortzigarren postuan geratu zen.

Getxoren aurka, 10-0 irabazi
Hernanik ligillako hiru partidutatik bi irabazi zituen: Hernani 21/Sara B+Hernani B 0 (Entseguak: Patxi Baran­diaran, Iker Peña eta Igor Etxeberria. 3 gauzaketa: Igor Genua); Hernani 6/Uztaritze 7 (2 zigor kolpe: Igor Genua); Hernani 14/Donapaleu 7 (Entseguak: Ekhi Aranburu eta Igor Genua. 2 gauzaketa: Igor Genua).
Hirugarren postua lortzeko lehian, Getxori 10-0 irabazi zion Hernanik (Entsegua: Oier Garmendia. Gauzaketa: Igor Genua. Zigor kolpea: Igor Genua).

SAILKAPENA:
1- Uztaritze
2- Ziburu
3- Hernani
4- Getxo
5- Donapaleu
6- Sara
7- Baztan
8- Sara B-Hernani B
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!