Ezkurra haundia atzean utzita finalean da Zeberio

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 27a, 02:00

Patxi Zeberio da Buruz Buru­ko Kutxa Torneoko lehenengo finalista larunbatean 26-30 irabazi ostean Koteto Ezkurrari. Norgehia­goka, espero bezala, ikusgarria izan zen eta zaletuek asko gozatu zuten. Parti­dua oso parekatua izan zen hasiera hasieratik. Hasieran Ezkurra aurretik joan zen, baina alde haundirik atera gabe eta etengabe berdintzea lortzen zuen Zeberiok. Azke­nean, 25-24 zijoazenean, Elduaingo aurrelariak bost tanto segidan egitea lortu zuen eta partidua erabakita utzi zuen. Donez­tebeko aurrelariak beste tanto bat gehiago egitea lortu zuen, baina Zebe­rio nagusitu zen: 26-30. Beraz, bi urtez jarraian txapeldun izan ostean, aurten ezin izango du txapela eraman Ezkurrak. Datorren larunbatean erabakiko da hurrengo finalista: Urriza edo San Miguel.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!