Pelota, bertsoak eta sagardoa, festak agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 26a, 02:00

Portuko San Joan Txiki jaiak gaur bukatuko dira eta festak behar bezala agurtzeko ekin­tzaz betetako eguna antolatu dute. Besteak beste, aipa­tzekoak dira goizeko pelota par­ti­dua, bertso saioa eta sagar­do probaketa. Bazka­los­tean, dantza emanaldia eta herri kirolak izango dira. Lake­ten dantzaldiarekin eta azken trakarekin bukatuko dira festak.

GAURKO EGITARAUA:
08:00: egunsentia, suziri jaurtiketa.
08:30: txokolatada goiztiarrentzat.
09:30: diana txistulariekin.
11:00: meza auzoko hildakoen alde.
11:30: pelota partidua: Paul Ojuel (auzoko txapelduna)/Unai Alvarez.
12:00: hernaniko bertso eskolako bertsolariak.
12:30: sagardo probaketa, trikitilariek alaituta.
13:00: XXXVII. toka eta bote
txapelketa.
14:30: bazkaria.
18:00: batuka, funky eta sabel
dantza.
19:00: herri kirolak: Aratz Mugerza eta Ruben Saralegi aizkolari gazteak. Goenatxo harrijasotzailearen erakustaldia. Joxe Mari Esnaola
aizkolaria 5mko altueran.
Jarraian, Laket-ekin dantzaldia.
00:00: jaien amaiera Laket-ekin: zezen-suzkoa eta azken traka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!