Atzo hasi ziren Portuko San Joan Txiki jaiak eta gaur ere egun ederra pasatzeko aukera izango da. Gainera, urtero jendetza bildu ohi duen Asto Lasterketa arrakastatsuaz gozatzeko aukera izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Horrez gain, haurrentzako ekintza ugari izango dira egunean zehar: haur jokoak, zinta lasterketa, altxor bila, Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia... Eguna giro ederrean bukatzeko berriz, Portu festa ikaragarria 2x1 eta Laiotzekin dantzaldia antolatu dituzte.
GAURKO EGITARAUA:
08:00, egunsentia, suziri jaurtiketa.
08:30, batxuri-zopa goiztiarrentzat.
11:30, haur jokoak: zaku karrera, aulki jokoa, lokotxak, ura eta irinaren jokoa, eta abar.
13:00, zinta lasterketa izugarrizko opariekin.
Jarraian, Tiro Karabina Txapelketa.
16:00, Mus Txapelketa ‘Pedro Mari’ tabernan.
Ordu berean, altxor bila.
18:00, LXI. Asto Lasterketa Red electricak babestua.
19:00, ‘Patxin eta Potxin’ pailazoen ikuskizuna.
Jarraian, denak afaltzera gauerako indarrak hartzeko.
22:30-00:00: ‘Portu festa’ ikaragarria 2x1.
Jarraian, dantzaldia Laiotz musika taldearekin.