Baraualdia gaurtik biharrera, Uribetxeberriaren askatasuna eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 25a, 02:00

Baraualdirako Plazan bilduko dira eta kanpaldia egingo dute. Baraualdia gaur goizeko 11:00etatik biharko 19:00etara izango da. Animatzeko dei egin dute.

HERRIRA Bilgunea ekimen uga­­ri burutzen ari da Iosu Uribetxe­berria euskal preso po­li­tikoaren askatasuna eska­tzeko. Atzo, ko­txe karabana egin zuten herritar ugarik herrian barrena. Ondoren, Donostiako Ospitalera joan ziren, bertan egunero egitean ari diren elkarretaratzearekin bat eginez. Gaur, berriz, ba­raual­diari ekingo diote. Hitzor­dua goizeko 11:00etan jarri dute Plazan. Bertan kanpaldia egingo dute eta baraualdiak bihar arra­tsaldeko 19:00ak arte iraungo du. Herrirak, animatu eta parte hartzeko dei egiten die herritarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!