Hiru urte eta gero... Ezkurra eta Zeberio aurrez aurre

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 25a, 02:00

Buruz Buruko Kutxa Torneoko finalera pasatzeko lehian neurtuko dira gaur Ezkurra, egungo txapelduna, eta Zeberio. Jaialdiko (16:00etatik aurrera) bigarren partidua izango da.

Hiru urte pasa dira Koteto Ezkurra eta Patxi Zeberio elkarren aurka aritu zirenetik Buruz Buruko Txapelketa batean. Gaur, klasiko bat itzuliko da Galarretara. Bi aurrelariak Buruz Buruko Kutxa Torneoko finalera pasatzeko lehian neurtuko dira. 2008an azkenengoz neurtu zirenean, ligillako partidu bat izan zen eta Zeberiok 35-32 irabazi zion Ezkurrari. 2009an Ezkurrak ezin izan zuen txapelketa jokatu lesio bat tarteko, baina 2010etik buruz burukoan txapeldun nagusia da Doneztebeko aurrelaria. Iazko txapelduna izanik, gaur jokatuko du aurtengo txapelketako lehenengo partidua eta ez du uste eragingo dionik. Zeberio aldiz, dexente sufrituta iritsi da finalerdietara. Dena dela, ondo ezagutzen du aurkaria eta saiatuko da min ematen. Partidua, Galarretako erremonte jaialdiko bigarrena izango da. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, partidu hauek jokatuko dira: Etxabe II-Aizpuru III/Matxin VI-Labaka; Ezkurra/Zeberio II; Urriza-Urrutia I/Juaristi-San Miguel; eta Oñatz-Aguirrezabala/Matxin III-Zubizarreta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!