Sagardo Txapelketa irailaren 14an, eta izenematea zabalik larunbatetik

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 28a, 02:00

Txantxangorriko Sagardo Txapelketa gain gainean da, eta aurten 15 sagardotegitako sagardoak izango dira bertan. Izena emateko epea asteburuan irekiko dute Txantxangorriko bazkideentzat, eta datorren astean bazkide ez direnentzat. Txantxangorriko bazkideek aukera daukate izena emateko larunbatetik asteartera (irailaren 1etik 4ra). Bazkide ez direnek irailaren 5etik aurrera eman dezakete izena. Elkarteko bulegoetan apuntatu behar da. Prezioa: 25 euro. Iazko irabazlea bertan izango da, Iñaki Irigoien Herrero, eta aurten ere, azkeneko biak ez dira etorriko hurrengo urtean, beste bi sagardotegiri lekua utziz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!