BEZaren beldurrez, jendeak aurreratu egin ditu kurtsoa hasi aurreko erosketak

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 24a, 02:00

eskolako liburuak, boligrafoak, kartapazio, karpeta, erropa, ordenagailu, betaurreko... zer ez da berritzen garai honetan. Kurtso hasieraz ari gara, eta aurten inoiz baino lehenago hasi da jendea erosketak egiten. Izan ere, aurten irailean BEZa igo egingo da, eta horrek alarmak piztu ditu erosleen artean. Orokorrean, BEZa %21era igo du Espainiako Gobernuak, ia gauza guztietan. Eskola materialak izango du igoera haundiena, BEZa kolpera igoko delako %4tik %21era. Badira igoera txikiagoa izango duten gauzak ere. Adibidez, testuliburuak ez dira garestituko, eta BEZa %4 izango da hemendik aurrera ere.

Kurtsoa hasteko garaian, aukera paregabea
Hernanin Iraileko lehendabiziko hastean hasiko dute kurtsoa Herna­niko ikasleek. Ikasturtea luze joa­ten da, eta horregatik, au­rretik prestatzea komeni izaten da, materiala, erropa eta abar. Hernanin aukera paregabea daukate gurasoek, seme-alabei behar duten hori erosteko: ikasmateriala, testuliburuak, erropa egokia, motxila, mantalak, ordenagailu... baita betaurrekoak ere. Hernanin, Es­ko­lako materiala Elkar dendan edo Leo­kadistin erosi liteke, besteak beste; ordenagailuak eta informatikako materiala Oria dendan edo Onbit dendan, besteak beste. Eta betaurrekoak behar dituenak edo berritu behar dituenak Biokbi denda hor dauka. Hernaniko dendariak orain­txe ari dira lanean, bete betean, eta oraindik abuztua bukatu artean lan dezente izango dute, erosleak irailaren beldurrez baitaude aurten, BEZa igo egingo delako, kasu gehienetan asko, eta batzutan ez hainbeste.

Testuliburuetan ez da BEZa igoko, eta lehen bezala, %4an geratuko da
Gehien garestituko dena da, eskola materiala: karpetak, boligrafoak eta abar... Lehen BEZ bajua zeukaten, %4 hain zuzen ere. Orain, kolpera igo­ko da %21era. Testuliburuak, bestalde, ez dira garestituko, eta lehen bezala geratuko dira, %4ko BEZarekin. Betaurrekoen kasu ere be­rezia da. Betaurreko eta lentilla graduatuek lehen %8ko BEZa zuten, eta orain %10era igoko da. Baina ez %21era, zenbait komunikabidek zabaldu duten gisara. Eguzki betaurrekoak bai, igoko dira %21era. Jangela gastuak ere ez dira igoko eta ezta garraio gastuak ere, Eusko Jaur­laritzak asumituko baitu igoera hori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!