Ehun hitz eta gehiago, Eduardo Chillidari

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 24a, 02:00

Chillidari omenaldia egin zion familiak igandean Chillida Lekun, ateak itxita. Artista ugari izan ziren.

Eduardo Chillida hil zela 10 urte bete ziren igandean eta familiak omenaldia egin zion Chillida Lekun, ateak itxita. Bere bizitza eta obra gogoan izan zituzten, kulturari dagozkion arlo ezberdinak landuz: literatura, filosofia edota musika. Gonbida­tutako pertsonaia ezberdinek testu idatziak irakurri zituzten, besteak beste. Musikak ere protagonismo berezia izan zuen: Felipe Ugartek txalaparta jo zuen, Iagoba Fanlok biolontxeloa, Ainhoa Arteta sopranoaren eta Amancio Pradaren ahotsak entzuteko aukera izan zen... Bestalde, presente izan zen Susana Chillidak argitaratu berri duen Cien palabras para Chillida liburua. Bertan, 12 herrialdetako 126 artistek idatzi dituzte testuak. Urtea bukatzerako ekimen gehiago izango dira.

Iraila:
-Gipuzkoako Elkarte Artistikoaren omenaldia.
Urria:
-1etik 6ra, Ontologia Kongresua.
-Parisen omenaldia.
-Tamayo Pintura Lehiaketa.
Azaroa
-Madrilgo ABC Museoan erakusketa.
-Munichen omenaldia.
Abendua:
-Complutensek omenaldia.
-Berlinen omenaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!