Haurrek izango dute non kabitua Portun: Patxin eta Potxin pailazoak, jokoak...

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 24a, 02:00

portuko jaien ezaugarri bat izaten da, haurrentzako prestatzen duten ekintza pila. Aurten ere non kabitua jarri zaie txikienei, eta batez ere ostiral eta larunbatean daukate egitarau zabal zabala. Portuko, herriko eta inguruetan umeak ez dira faltako hiru egunotan, San Joan Txikietan. Ez dira faltako haurren­tzako jokoak: zaku karrera, lokotxa eta abar, eta ezta elastiko, puzgarri, olla eta abar ere. Ikusmin haundin­tsuena aurten ere pailazoek sortuko dute, bihar, larunbata, 19:00etan: Patxin eta Potxin pailazoak.

Marrazten hasi eta lokotxak biltzen bukatu
Gaur goiz eta arratsalde txikienak izango dira protagonista haundi. Goizean goiz hasiko dira marrazki eta pintura lehiaketarekin. Buru­haun­diak izango dituzte txupinazoaren ostean, eta hor egindako korrika pilak la­saitzeko, marrazki erakusketa dute, 13:00ak aldera. Haur jokoak ere prest dau­de, abilenentzako: zaku ka­rre­ra, aulki jokoa, lokotxak, ura eta hirinaren jokoa, eta abar, arratsaldean. Goiz eta arratsalde guztian zehar haurren parkina izan­go da: puzgarriak, ohe elastikoak, parke txikia, olla...

Larunbata, pailazoen eguna
Pailazoak izan litezke larunbatean ikusmin haundiena piztuko dutenak. Patxin eta Potxin pailazoak izango dira, haurrentzako azken orduko ekitaldia, 19:00etan, baina aurretik hiru ekitaldi badituzte. Goiz-eguerdi partean, haur jokoak izango ditu, ostiralean joan ezin zuenak. Bazkal aurretik, zinta lasterketa dibertigarria, eta tiro karabina txapelketa. Haurrentzako egitarau na­gu­sia hor bukatuko da, baina seguru bilatuko dutela denbora pasarik, han eta hemen. Igandeko jendetzarekin, lagun faltarik ez dute izango.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!