Hauteskundeetako zentsua, udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 29a, 02:00

Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeak urriaren 21ean izango dira, eta Hernaniko Udalak jakinarazi du, hauteskundeetan parte hartuko dutenen zentsua udaletxean egongo dela, irailaren 3tik irailaren 10era. Udaletxeko idazkaritzan ikusi ahal izango da zentsua (2. pixua), 09:00etatik 13:00era. Nortasun agiria aurkeztu beharko da, edo bestela pasaportea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!