Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak Argazkilaritza digitalari buruzko ikastaroa emango du Biterin. Urritik ekainera bitarte izango da ikastaroa eta izen ematea irailaren 3tik 11ra izango da. Izena lehenbailehen ematea komeni da gehienez 20 lagunentzako izango baita lekua. Jende gehiago apuntatzen bada, zozketa egingo da irailaren 12an. Zerrenda onartzen denean, matrikula egin behar dute zerrendan agertzen direnek, irailaren 13tik 18ra.
Klaseak, astelehen eta
asteazkenetan, arratsaldez
Klaseak astelehen eta asteazkenetan izango dira 19:00etatik 20:30etara. Horrez gain, hilean behin, irteerak egingo dituzte larunbat goizetan.
Prezioari dagokionez, hernaniarrek 232 euro ordaindu behar dituzte eta hernaniarrak ez direnek 303 euro.
Ikastaro gehiago ere izango dira Astigarraga, Urnieta eta Irunen. Informazio gehiagorako eta izena emateko. 665 728 061 edo argika13@gmail.com.