Kurtso berria hemen da, eta tailer eta ikastaroak aukeratzeko garaia da, bakoitzaren adina eta gustoaren arabera. Hernanin 32 aukera jarri ditu Udalak, Biteri kultur etxean; adibidez, haurrentzako antzerkia edo pintura; eta helduentzako antzerkia, argazkigintza, dantza edo yoga, zeramika... Tailer gehienak urrian hasiko dira, eta apuntatzen hasi liteke dagoeneko, astelehenetik aurrera, Biterin bertan.
Ikastaro luzeak eta
ikastaro motzak
Aukera zabala jarri dute Biterin, 32 ikastaro guztira, eta batzuk kurtso osoa irauten dute, eta besteek kurtso erdia. Urritik ekainera izango dira adibidez, taichi, yoga, zeramika, dantza eta abar; eta motzagoak izango dira adibidez kosmetika, bisuteria, baratza balkoian, sendabelarrak eta abar (bi-hiru hilabetekoak).
Haurrentzako tailerrak auzoetan, dohainik
Horrez gain, auzoetan ere izango dira tailerrak dohainik; kasu honetan, haurrentzat. 5-11 urte bitarteko haurrentzat auzo elkarteetan emango dituzte tailerrak, urriaren 1etik aurrera, eta izenematea datorren astean irekiko da. Apuntatu nahi duenak, auzo elkarteko bulegoetan egin behar du asteartetik aurrera, irailaren 4tik 18ra.
2012-2013 ikasturteko Biteriko ikastaroak:
Haurrentzako ekintzak
Antzerkia, 9-12 urte euskeraz:
Urriak 6-maiatzak 25, larunbatetan, 10:00-12:00. Bertakoek 76 euro;
kanpokoek 98 euro.
Pintura marrazketa,
6-8 urte euskeraz:
Urriak 2-maiatzak 30, astearte eta ostegunetan, 17:30-19:00. Bertakoek 112 euro; kanpokoek 145 euro.
Pintura marrazketa,
9-12 urte euskeraz:
Urriak 1-maiatzak 29, astelehen eta asteazkenetan, 17:30-19:00. Bertakoek 112 euro; kanpokoek 145 euro.
Helduentzako ekintzak
Antzerkia:
Urriak 6-ekainak 15, larunbatetan, 10:00-12:30. Bertakoek 145 euro; kanpokoek 191 euro.
Argazkigintza digitala euskeraz:
Urriak 1-ekainak 19, astelehen eta astezkenetan, 19:00-20:30. Bertakoek 232 euro; kanpokoek 303 euro.
Dantza garaikidea:
Urriak 2-ekainak 20, astearte eta ostegunetan, 09:30-11:00. Bertakoek 174 euro; kanpokoek 230 euro.
Dantza garaikidea, hastapena:
Urriak 1-ekainak 19, astelehen eta asteazkenetan, 18:00-19:30. Bertakoek 174 euro; kanpokoek 230 euro.
Dantza garaikidea,
sakontzea euskeraz:
Urriak 1-ekainak 19, astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:00. Bertakoek 174 euro; kanpokoek 230 euro.
Dantza latinoak, hastapena:
Urriak 5-ekainak 14, ostiraletan, 19:00-21:00. Bertakoek 114 euro; kanpokoek 152 euro.
Dantza latinoak,
hastapena euskeraz:
Urriak 4-ekainak 20, ostegunetan, 19:00-21:00. Bertakoek 114 euro; kanpokoek 152 euro.
Dantza latinoak, sakontzea:
Urriak 2-ekainak 18, asteartetan, 19:00-21:00. Bertakoek 114 euro; kanpokoek 152 euro.
Egur taila:
Urriak 1-ekainak 17, astelehenetan, 09:30-12:00. Bertakoek 145 euro;
kanpokoek 191 euro.
Egur taila, euskeraz:
Urriak 4-ekainak 20, ostegunetan, 18:00-20:30. Bertakoek 145 euro;
kanpokoek 191 euro.
Eskulanak:
Urriak 2-ekainak 20, astearte eta ostegunetan, 10:00-11:30. Bertakoek 174 euro; kanpokoek 230 euro.
Funky, 16 urtetik gora euskereaz:
Urriak 4-ekainak 20, ostegunetan, 17:30-19:00. Bertakoek 85 euro;
kanpokoek 111 euro.
Taichi-chikung, hastapena:
Urriak 1-ekainak 19, astelehen eta asteazkenetan, 17:30-19:00. Bertakoek 174 euro; kanpokoek 230 euro.
Taichi-chikung, sakontzea euskeraz:
Urriak 2-ekainak 20, astearte eta ostegunetan, 17:30-19:00. Bertakoek 174 euro; kanpokoek 230 euro.
Taichi-chikung:
Urriak 2-ekainak 20, astearte eta ostegunetan, 09:00-10:30. Bertakoek 174 euro; kanpokoek 230 euro.
Yoga, sakontzea:
Urriak 1-ekainak 19, astelehen eta asteazkenetan, 09:30-11:00. Bertakoek 174 euro; kanpokoek 230 euro.
Yoga, hastapena euskeraz:
Urriak 2-ekainak 20, astearte eta ostegunetan, 19:30-21:00. Bertakoek 174 euro; kanpokoek 230 euro.
Yoga, sakontzea euskeraz:
Urriak 1-ekainak 19, astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:00. Bertakoek 174 euro; kanpokoek 230 euro.
Yoga, hastapena:
Urriak 2-ekainak 20, astearte eta ostegunetan, 15:00-16:30. Bertakoek 174 euro; kanpokoek 230 euro.
Zeramika:
Urriak 1-ekainak 19, astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Bertakoek 232 euro;
kanpokoek 303 euro.
Pintura, sakontzea:
Urriak 1-ekainak 19, astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Bertakoek 232 euro;
kanpokoek 303 euro.
Pintura, hastapena euskeraz:
Urriak 2-ekainak 20, astearte eta
ostegunetan, 19:00-21:00. Bertakoek 232 euro; kanpokoek 303 euro.
Pintura:
Urriak 2-ekainak 20, astearte eta
ostegunetan, 10:00-12:00. Bertakoek 232 euro; kanpokoek 303 euro.
Helduentzat ikastaro
laburrak
Kosmetika naturala, euskeraz:
Urriak 1-abenduak 5, astelehen eta asteazkenetan, 19:00-20:30. Bertakoek 53 euro; kanpokoek 67 euro.
Beirarekin egindako lanak:
Urriak 2-azaroak 27, astearte eta ostegunetan, 19:00-21:00. Bertakoek 53 euro; kanpokoek 67 euro.
Bisuteria-abalorioak, euskeraz:
Urtarrilak 8-maiatzak 28, asteartetan, 19:00-20:30. Bertakoek 53 euro;
kanpokoek 67 euro.
Bisuteria-abalorioak
Urtarrilak 10-ekainak 6, ostegunetan, 19:00-20:30. Bertakoek 53 euro;
kanpokoek 67 euro.
Sendabelarrak, euskeraz
Otsailak 28-apirilak 30, astearte eta ostegunetan, 19:00-21:00. Bertakoek 53 euro; kanpokoek 67 euro.
Baratza balkoian, euskeraz
Apirilak 8-maitzak 29, astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Bertakoek 53 euro; kanpokoek 67 euro.