Pasa den ostiralen Donostiako Aste Nagusiko XVIII Arrantza Lehiaketa izan zen, Miguel Angel Fernandezen omenez, eta Txantxangorri elkarteko hiru gaztek hartu zuten parte. Xuban Adrianek hirugarren postua lortu zuen (658 g), Josu Fernandezek 12garrena (127 g) eta Iker Iturraldek 17garrena (80 g). Denera, 35 arrantzale inguruk hartu zuten parte, infantil mailan. Lehiaketa arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara izan zen eta bero haundia eta harrapakin gutxi izana nabarmendu dute Txantxangorritik. Elkartetik dei egiten diete hernaniar gazteei animatu eta halako txapelketetan parte hartzeko.