Zelaia, Altzueta eta Olaizola pozik, lehenengo Sagardo Azokarekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 23a, 02:00

Donostiako Aste Nagu­sian Sagardo Azoka antolatu zu­ten lehenengo aldiz, Gore­nak markaren (Sagardo mahaia elkartea) barruan dau­den 13 sagardotegiek;  ta­r­tean dira Herna­niko hiru sagardotegi: Altzueta, Olai­zola eta Zelaia. Kronikara bidalitako prentsa oharrean diotenez, pozik daude lortutako emaitzarekin: «Lehe­nen­go egunetik, espero zena baino jende gehiago izan dugu. Jende asko ibili da azokan eta bezeroak asebeteta ateratzen ziren karpatik. Lehe­nengo mailako generoa, kalitatezko produktua, sukaldean ere profesional finak... Sagardo Azokan murgildu diren pertsonek hori guztia topatu dute eta asko eskertu digute egindako lana. Kata­lunia plazan arnastu duten euskal giroarekin ere pozik agertu zaizkigu».

«Lehenengo azoka arrakastatsua izan da»
Groseko Katalunia plazan antolatu zuten azoka eta egunero, 13 sagardo ezberdin probatu, txotxetik zein botilatik, eta sagardotegiko menua afaltzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Es­kain­tza gastronomikoaz gain, zuzeneko emanaldiak ere izan ziren: otxoteak, txalapartariak, bakarlariak...

 Lehenengo azoka hau arrakastatsua izan dela nabarmendu dute antola­tzaileek eta oso gustora daude: «Donostiak merezi duen tokia eman dio sagardoari. Beharrezko zituen duintasuna eta protagonismoa aitortu zaizkio sagardoari, gure edari nazionalari». Azokara gipuzkoar asko eta atzerritar ugari ere gerturatu direla gaineratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!