Iosu Uribetxeberriak atzo goizean gose greba utzi zuen, 15 egun ondoren. Herrirak Donostiako Ospitalean atzo jakinarazi zuenez, guztiz ahul zegoelako eta bizitza arriskuan ez jartzeko erabaki zuen gose greba uztea. Preso politiko arrasatearrak abuztuaren 8an hasi zuen gose greba Donostiako Ospitalean, aske utzi zezaten. Uribetxeberriak minbizia terminala du.
Hernaniko Herrirak azaldu du herritarren esku geratzen dela Uribetxeberria lehenbailehen askatzea eta dei egiten du mobilizazioetan parte hartzeko. Gaur gose greba masiboa deitu dute Donostiako Ospitalean.
Hernaniko Herrirak deitu dituen ekimenak:
Gaur:
Donostiako Ospitaleko gose greba nazionalarekin bat egiteko deia.
20:00, batzarra Plazan.
Bihar:
19:00, kotxe karabana Karabeleko parkinetik.
20:00, Ospitaleko kontzentraziora.
Etzi: Baraualdia (etzi 11:00etan hasi eta igandean 19:00ak arte).