Iraileko irteera, Otxandio eta inguruetara

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 22a, 02:00

Osiñagako auzo elkarteak irteera antolatu du irailean, urtero bezala. Irailaren 2an izango da, hain zuzen, eta igande honetarako eman behar da izena. Aurtengo irteera Bizkaiara egingo dute. Otxandio eta inguruak ezagutuko dituzte. Hamaiketakoa Landan egingo dute eta bazkaria Ubide herrian. Izena emateko, batzordeko kideren batekin hitz egin behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!