Zeberio izango da Ezkurraren aurkaria, finalerdietan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 22a, 02:00

Patxi Zeberiok 25-30 irabazi zion atzo Miguel Mari Urru­tiari eta bera izango da Kote­to Ezkurraren aurka neurtuko dena datorren larunbatean. Buruz Buruko Kutxa Tor­neoko lehenengo finalerdia izango da. Atzoko partidua emozioz betekoa izan zen, izan ere, Ze­beriok 25 tantotan edo gutxiagotan utzi beharra zeukan Urrutia finalerdietara pasatzeko eta Urrutiak nahikoa zuen 26 tantotara iristea. Baina azkenean ezin izan zuen lortu Saldiaseko atzelariak. Norgehiagoka parekatua izan zen hasieran eta Urru­tiak lau tantoko aldea ere lor­tu zuen zenbaitetan: 8-4 eta 10-6. Hortik aurrera, ordea, El­duain­go aurrelariak hartu zuen agintea eta partidua bukatu arte halaxe jarraitu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!