Giro ederra, San Roke egunean.

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 22a, 02:00

San Roke egunean giro ederra izan zen nagusi beste behin ere Ara­non. Goizeko lehenengo orduan kanpaiak jo zituen Antonio Ezei­zak. Ondoren, txistulari taldea San Roke ermitara joan zen eta mezara gerturatu zirenei txistu doinuak eskeini zizkien. Meza bukatzean, herri bazkaria egin zen eta bertan Segura abesbatzako kideak omendu zituzten urte askotan parte hartu izanagatik. Agur Jaunak abestuz bukatu zuten eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!