Ohorezko Erregional Mailako taldea aurredenboraldian buru belarri sartua dago eta gaur Euskal Ligako jubenilen taldea izango du aurrez aurre. Hernaniko bi taldeen jokoa ikusteko aukera ederra izango dute zaletuek. Partidua 20:00etan izango da Zubipen.
Hernanik maila ona eman zuen Pasaian
Aurredenboraldiko bigarren partidua jokatu zuen Hernanik larunbatean, Pasaiaren aurka. Txuri-berdeek Hirugarren Mailako taldea izan zuten berriz ere aurrez aurre eta 1-0 galdu zuten, nahiz eta maila ona eman. Gola partiduaren azken aldera iritsi zen. Iker Dorronsoro entrenatzailearen esanetan, sentsazio ona da nagusi taldean. Aurredenboraldia hasi besterik ez da egin eta orain arteko emaitzekin gustora daude. Gaurko partiduaren ostean, triangularra jokatuko dute larunbatean, Usurbilen.