Portun eta Ergobin jai giroa nagusi, ostiraletik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 22a, 02:00

Bi kasuetan, 12:00etan emango diete hasiera jaiei. Portun suziriak jaurtiko dituzte txistulari eta buruhaundien laguntzarekin eta Ergobin himnoa abestuko dute. Oiana Blanco judoka ezagunak emango du pregoia.

Guztia prest dute Portun eta Ergobin jaiei hasiera emateko. Bietan ere, ostiralean eguerdiko 12:00etan hasiko dira auzoko festak. Portun, ohi bezala, suziriak jaurtiko dituzte eta aldi berean, txistulari eta buruhandiak auzoko txoko guztiak girotzen ibiliko dira. Ergobin, bertako himnoa abestuko dute eta Ergobin bizi den Oiana Blanco judoka ezagunak emango du pregoia.

Haur parkea, lorontzi lehiaketa, kontzertuak...
Portun igandera arte luzatuko dira jaiak eta lehenengo egunean haur parkea, lorontzi lehiaketa, sardin jatea eta kontzertuak izango dira, besteak beste. Ergobin, jai batzordeko zortzi neska eta lau mutilen arteko harri apustuak saltsa ederra sortuko du lehenengo egunean. Astelehenera arte iraungo dute festek.

PORTUKO SAN JOAN TXIKI JAIAK - Abuztuak 24-26

OSTIRALA
10:00, marrazaki eta pintura lehiaketa.
11:00-13:30, haurrentzat parkea: puzgarriak, ohe elastikoak, parke txikia, olla.
12:00, jaien hasiera suzirien jaurtiketarekin. Aldi berean, buruhaundi eta txistularien irteera.
13:00, auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa.
16:00-19:00, haurrentzat parkea.
17:00, haur jokoak: zaku karrerak, lokotxak, aulki jokoa, ura eta irinaren jokoa...
18:00, lorontzi lehiaketa.
20:30, XXII. sardinjate herrikoia, Zinkoenea ardoak babestua.
23:00, kontzertu ikaragarria: Pandemia, BH Roja eta The Zepo.

LARUNBATA
08:00, egunsentia suzirien jaurtiketekin.
08:30, baratxuri-zopa goiztiarrentzat.
11:30, haur jokoak: zaku karrerak, lokotxak, aulki jokoa, ura eta irinaren jokoa...
13:00, zinta lasterketa izugarrizko opariekin.
Jarraian, tiro karabina txapelketa.
16:00, Mus Txapelketa Pedro Mari tabernan.
Ordu berean, altxor bila.
18:00, LXI. Asto Lasterketa, Red Electricak babestua.
19:00, Patxin eta Potxin pailazoak
Jarraian, denak afaltzera gauerako indarrak hartzeko.
22:30-00:00, ‘Portu festa’ ikaragarria 2x1.
Ondoren, dantzaldia Laiotzekin.

IGANDEA
08:00, egunsentia suzirien jaurtiketekin.
08:30, txokolatada  goiztiarrentzat.
09:30, diana txistulariekin.
11:00, meza auzoko hildakoen alde.
11:30, pelota partidu interesgarria: Paul Ojuel (auzoko txapelduna), Unai Alvarezen aurka.
12:00, Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.
12:30, Sagardo probaketa, trikitilariekin. Partehartzaileak: Akarregi, Alberro, Elorrabi, Eula, Iparragirre, Artola, Itsasburu, Otsua-enea, Rufino, Altzueta, Oialume-zar eta Olaizola.
13:00, XXXVIII. toka eta bote txapelketa.
14:30, bazkaria.18:00, Ainara Dantza Eskola eta Dilshad Dantza Taldearen eskutik Batuka, Funky eta Sabel dantza erakustaldia.
19:00, herri kirolak: Aratz Mugerza eta Ruben Saralegi aizkolari gazteak; Goenatxo harrijasotzailea; eta Joxe Mari Esnaola aizkolaria 5m-ko altueran.
Jarraian, Laket taldearekin dantzaldia.
00:00, jaien amaiera Laketekin. Zezensuzkoa eta azken traka.

ERGOBIKO JAIAK - Abuztuak 24-27

OSTIRALA
12:00, Jaien hasiera, ereserkia abestuz, txalapartaren oihartzunak tarteko. Bertan izango dira `aska, hondasu kaxa eta kupela´.  Pregoia, Ergobiko Oiana Blanco
judoka ezagunak emango du.
14:00, Paella mixtoa I love paellaren eskutik. Plazara hurbiltzen den guztiak paella berezi hau nola egiten duten ikusteko aukera izango du. Prezioak: haurrek 6 euro eta helduek 12euro.
17:00, Haur Jolasak Panaderia Mendiluzeren eskutik. Puzgarriak eta jolasak izango dira. Opari eta sariak ere bai.
Era berean, Igeldoko Maddiola nekazal turismo etxeko animalia miniaturen erakusketa izango da plazan.
19:00, Txokolate eta txurroak Lete-enea etxeko esku paregabeek prestatuta.
20:00, astelehenean parte hartuko duten idien pisaketa plazan, Basculas Samsoren bitartez.
21:30, Oilasko jatea Estanco tabernan.
23:30, Zezensuzkoa.
00:00, Harri apustua. Ergobiko jai batzordeko zortzi neska auzoko lau mutilen aurka arituko dira 550kg-ko harriarekin 20 minututan nork plaza gehiago egin.
01:30, DJ Bull plazan. 

LARUNBATA
10:00, V Kross Herrikoia (X Bernardo Arzallusen oroimena) 10 km. (Izen emateak www.kirolprobak.com edo irteeran probako egun berean 08:30etatik 09:30etara).
* Txip-ak lasterketako egun berean emango dira 08:30-09:30 eta bukaeran jasoko dira.
* 2012 III kirolprobaren barne izango da.
* Txip horiarekin izen ematea 9 euro, txip txuriarekin 12 euro eta probako egunean 15 euro.
12:00, Harley Davidson motor erakusketa. Kolore eta mota guztietako motorrak ikusgai.
14:30, bazkari herrikoia Aduriz de Lasarte, S.A. babestua. Jai giroa Bixente soinujoleak jarriko du plazan. Prezioak: helduek 25 euro eta umeek 12 euro. Txartelak salgai, jaietako txoznan.
19:00, Kuadrilen arteko jokoak.  
23:30, Zezensuzkoa plazan. 
00:00, Rock jaialdia.
 
IGANDEA  
11:00, Meza Nagusia Astigarragako elizan, auzoko hildakoen oroimenez. 
11:30, LI Sagardo Lehiaketa (51 urtemuga). Aurten lehenengoz Astigarragako sagardogile guztiak gonbidatu dira ohikoez gain. Denera 20 bat sagardogile izango dira plazan.
18:00, Herri Kirolak. Momentuko harri jasotzaile onenen erakusketa:
- Iñaki Perurena. 
- Joxeramon, Jexuxmari, Hodei eta Jakes (6 urte) Izeta. 
- Aimar Irigoyen.  
20:00, Ergobia eta Astigarraga arteko desafioa.
21:30, Afaria plazako karpan. Kostilla ensaladarekin. Prezioa, 20 euro.
23:30, Harri apustua animalia eta gizon emakumeen artean. Imanol ‘Paolla’-ren zaldia, Oiartzungo Aiztondo Oarso taldeko 8 lagun eta Orioko beste 8 nesken aurka ariko da. Probaren baldintza eta apustuak bertan emango dira jakitera.

ASTELEHENA
12:00, XLVIII Ergobia Sari Nagusia idi-proba Tximela S.A.-k babestua. Lehenengo txanda honetan bi partehartzaile aterako dira. Aurtengo gonbidatuak:
- Lasarteko Telleria. 
- Orioko Oliden. 
- Urnietako Intxarburu. 
- Igeldoko Olasagasti. 
14:30, Bazkaria Estancon.
17:00, Txaranga plazan.
18:00, Idi-proben bigarren txanda. Beste bi partehartzaileak. Ondoren sari banaketa.
00:00, Jaien amaiera Eragin Stac-ek lagunduta, auzotar guztiek parte hartuko duten ikuskizun paregabea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!