Herrirak batzarra deitu du gaur 20:00etan Gudarien plazan. Iosu Uribetxeberria gaixo larriaren egoera luzatzen ari direla eta, horren aurrean zer egin erabakitzeko deitu dute batzarra. Auzitegi Nazionalak atzo jakinarazi zuen 10-15 egun pasa ditzakeela Uribetxeberriaren askatasunari buruzko erabakia hartu arte. Uribetxeberriak 13 egun daramazki gose greban.
Bestalde, Herrirak jakinarazi duenez, Pablo Arruarte Gari Arruarte preso hernaniarraren aitak gose greba utzi du eta bere ordez Itziar Arruarte hasi da, Gariren arreba.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!