Astebetean bi txapela irabazi ditu Paul Ojuelek

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 21a, 02:00

Denboraldia hasi besterik ez da egin eta Hernaniko pelotariek bi txapela irabazi dituzte dagoeneko. Biak Paul Ojuelek, gainera. Ama­bir­jin egunean Burlatako Txapelketa irabazi zuen eta igandean, Donostiako Aste Nagusiko Txapelketa.

Erdira arte parekatua
Hernaniarrak Ivan Azanza pelotari nafarrarekin jokatu zuen Burlatako finala. Esain eta Apeztegia izan zituzten aurrez aurre eta 22-10 nagusitu ziren. Partidu erdira arte lehia parekatua izan zen, baina 11-10etik aurrera, Apeztegia atzelariaren esperientzia falta ondo aprobe­txatu zuen Ojuelek, Azan­zaren laguntzarekin. Finale­ra iristeko, 22-18 irabazi zieten finalaurdena Santxo eta Arratibeli; eta 22-7 finalerdia Rekalde eta Lukini.

Hasieratik nagusi
Aste Nagusiko Txapelketako finala Mikel Landa lasartearrarekin jokatu zuen eta 22-10 irabazi zieten Altzelai eta Urruzolari. Irabazleak nagusi izan ziren hasieratik. Ojue­lek zuzenean jokatu zuen finala antolatzaileek deituta; azken orduko Juantxo Koka­ren baja kubritu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!