Estraineko entrenamendua gaur, maila ia guztietan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 20a, 02:00

Gaur hasiko dute aurredenboraldia errugbi elkarteko talde gehienek. Ohorezko mailan jadanik hasi dira entrenatzen, eta gainerakoak gaur hasiko dira. Gaur hasita, emakumezkoen senior taldeak 19:00­etan ditu entrenamenduak, astelehen, astearte eta ostegunetan. Gizonezkoen senior B taldeak gaur, 19:30etan (gainerakoak zehaztuko dira). Jubenilek astelehen, astearte eta ostegunetan, 19:30­e­tan. Kadeteek eta infantilek astelehen, astearte eta ostegunetan, 18:30etan. Errugbi eskola irailean hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!