Irailean hastekoak ziren ikastaro batzuk beranduago hasiko dira kiroldegian. Izan ere, ikastaro batzuk kanpoko enpresek ematen dituzte, eta aurten deialdia hutsik geratu da. Hau da, ikastaroak eman behar dituen enpresak konkurtso bidez aukeratzen dira, hainbeste urtean behin. Aurten tokatzen zen deialdi hori egitea, eta hutsik geratu da. Hori dela eta, irailean hasiko dira soilik, udaletxeko langileek ematen dituzten ikastaroak.
Lanean, egoera konpontzeko
Lanean ari da Udala, enpresek ematen dituzten ikastaroak lehenbailehen hasi daitezen, eta horiek noiz hasiko diren jakinaraziko du. Informazio zehatzagoa Udaleko webgunean eta kiroldegiko iragarki taulan izango dute herritarrek, abuztuko azken asterako.