Noiz erabili litezke bilketa-puntuak?

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 20a, 02:00

Hernanin badira bost puntu, teilatuarekin tapatuak eta sarearekin itxitakoak, eta barruan kontainerrak dituztenak: bilketa-puntuak dira, edo larrialdi-puntuak (Jau­regi, Elizatxo, Osiñaga, Ere­ñotzu eta Martindegi). Her­naniko Udalak jakinarazi du, puntu horietan sartzeko sistema aldatzen ari dela, eta gil­tza daukanak aldatu egin behar duela Atez Ateko bulegora joanda (07:30-14:00 - Biterin).

Zeinek erabili ditzake pun­tu horiek? Eta zein kasutan? Ba­tzuk egunero erabiltzen di­tuz­te, eta giltza daukate. La­rrial­di kasuetan, herritar guztiek erabili ditzakete, Atez Ate­ko bulegoan giltza eskatuta.

400 herritarrek dute giltza

Batzuk egunero behar du bilketa puntua, eta horiek giltza daukate. 400 pertsona inguru dira Hernanin, giltza daukatenak. Adibidez, baserri asko diren au­zoetan, etxe batzuk ez dute zintzilikariorik, eta ho­rregatik, hondakin eramaten dituzte bilketa puntura.

Beste kasu batzutan, adinekoek ezin dute zaborra jaitsi eta beste norbaitek jaitsi behar izaten die, baina ordutegiarekin arazoak dituzte...

Larrialdiak ordea, herritar guztiek izan dituzte behin edo behin. Zerbaitegatik zaborra ateratzea ahaztu, edo oporretara zoazen egunean basura hori ateratzerik ez... Kasu horietan, giltza eskatu egin liteke, Atez Ateko bulegoan. Han giltza uzten da, eta gero desaktibatu.  

Sistema berria jarri dute bilketa-puntuetara sartzeko, eta giltza daukatenek aldatu egin behar dute. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!