Kiroldegiko ikastaro batzuk beranduago hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 19a, 02:00

Irailean hasiko dira soilik, udaletxeko langileek ematen dituzten ikastaroak. Beste ikastaroak noiz hasiko diren laister jakinaraziko da.

Irailean hastekoak ziren ikastaro batzuk beranduago hasiko dira kiroldegian. Izan ere, ikastaro batzuk kanpoko enpresek ematen dituzte, eta aurtengo deialdia hutsik ge­ratu da; ez da enpresarik aurkeztu. Hori dela eta, irailean hasiko dira soilik, udaletxeko langileek ematen dituzten ikastaroak.

Lanean ari da Udala, enpresek ematen dituzten ikastaroak lehenbailehen hasi daitezen, eta horiek noiz hasiko diren jakinaraziko du. Informazio zehatzagoa Udaleko webgunean eta kiroldegiko iragarki taulan izango dute herritarrek, abuztuko azken asterako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!