Zeberiok eta Urrutiak, Ezkurraren aurkako finalerdia jokoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 21a, 02:00

Patxi Zeberio eta Miguel Ma­ri Urrutia aurrez aurre izango dira gaur Buruz Buru­ko Kutxa Torneoan. Finaler­die­tarako pasea izango dute biek jokoan, baina egoera oso ezberdina da bien kasuan. Urrutia garaipen batekin iritsi da ligillako azken partidura, Zeberiok ordea ez du garaipenik lortu. Elduango aurrelariak gaurko partidua irabazteaz gain, aurkaria 25 tantorekin edo gutxiagorekin utzi behar du. Saldiaseko atzelariak berriz, nahikoa du 26 tanto egitea nahiz eta partidua ez irabazi. Finalerdietara pasatzen denak Ezkurra izango du zain. Partidua, 16:00e­tatik aurrera Galarretan jokatuko den jaialdiko bigarrena izango da. Denera, lau partidu jokatuko dira gaur.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!