San Miguelek irabazi, gutxik gogoratzen zuten 2-22 tantoko partzialarekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 19a, 02:00

Botika berdinarekin erantzun zion Julen San Miguelek atzo, Miel Mari Urrutiari, eta 24-30 irabazi zion, aspaldi ikusi den partidu ikusgarrienean. Urrutia Ia ari zen irabazten, 22-8, eta ustekabean, Doneztebekoak 2-22-ko partziala egin eta irabazi. Emaitza horri esker, Doneztebekoa final erdietara pasa da, eta Urrizaren kontra jokatuko du. Saldiaskoak asteartean du Zeberio IIaren kontra, eta 26 tanto behintzat egin beharko ditu, final erdietara pasatzeko. Ezkurra dauka zai, final erdietan. Sakeak erabaki zuen (11 batek, 10 besteak), historian behin bakarrik ikusi litekeen partidua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!