PPren egoitzan kateatu ziren atzo zortzi lagun, Iosu Uribetxeberriaren askatasuna eskatzeko, eta ertzaintzak atxilotu egin zituen, hainbat ordu eta gero, arratsaldean askatu zituzten zortziak, tartean hiru hernaniar: Izaro Arruarte, Ekhi Errazkin eta Amaiur Urruzola. Desorden zibila leporatu diete zortzi kideei. Atxilotuek azaldu dute, tratu txukuna eman zaiela.
Atzo arratsaldean, Iosu Uribetxeberria arrasatearrari hirugarren gradua eman zion Penitentziariak. Audientzia Nazionalak erabakiko du zer egin, datozen egunetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!