ez da nolanahiko saria tokatu Hernanin, berriz ere. ONCEk 350.000 euro banatu zituen Hernanin eta Donostian osteguneko zozketan. Saltzaile bera, bi herrietan Saria jaso dutenak hamar kupoi dira, eta denak pertsona berdinak saldu ditu, Kronikak jakin ahal izan duenez: Jose Antonio Martinezek, hain zuzen ere. Kupoi bakoitzak 35.000 euroko saria zeukan; susto polita, inondik ere.