Mezatik jendea atera zai egon ziren Astigar dantza taldeko gazte eta beteranoak, urtero dantza saioa egiteko. Jendeak korroa egin, eta erakustaldia eman zuten jenerazio guztietako dantzariek, txistu soinuari segika. Batzuek hanka gorago jaso, eta besteek burua beherago jaitsi... baina dotorea erakustaldia, eta jendearen txalo zaparrada, Santiomendi tontorrean. Ondoren herri bazkarian gozatu zuten denek.
Aranon ere San Rokeak ziren larunbatez. Aurreko urteetan baino lasaiago, baina giro ederrean ospatu zuten eguna, txistu hotsek lagunduta.