Espektakuloa beteranoen esku, gaur, Goizuetako frontoian

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 18a, 02:00

Pelota gozoarekin ariko dira, baina ez da berriketarik izango gaur, Goizuetako lau pelotari beteranoren artean. Punta-puntan ibiliak, he­rri­an oso ezagunak, eta oraindik sasoi ederrean daudenak, nahiz 20-25 urte pasa diren, zuriz janzten ez direla. Pro­posamena egin zitzaien, jaietan elkarrekin jokatzeko, eta inork ez zuen ezezkorik esan. Alde batetik, Iñaki Lu­janbio eta Joxanton Ape­ze­txea; eta bestetik Juantxo Apezetxea eta Miguel Angel Salaberria Buruxuri. Arra­tsal­deko 13:00­ean, Goizue­tako frontoian. Ondoren, Goi­zueta-Arano.

Gailur gailurrean ibiliak

Ez da nolanahiko laukotea ariko gaur, hainbeste ezagu­tzen duten frontoian: Lu­jan­bio, besteak beste, txapeldun olinpikoa izan zen 1992an, Bartzelo­nan, eta munduko txapelduna 1990ean Kuban. Joxanton Apezetxea, GAVN txapelketa irabazitakoa, 1987­an Lujanbiorekin, Unanue eta Goikoetxearen kontra; Anti­guon hainbat txapel irabazia eta Nafarroako Herriartekoan ere bai. Aurrean dituztenak ez dira makalagoak. Juantxo Apezetxea buruz buru munduko txapeldun izan zen, 1990an Kuban, eta Buruxu­rik ere baditu txapelak bitrinan, Nafarroako Herriarteko bi, gutxienez, bai.

Peñaren Eguna, gaur
Egitarau zabala daukate gaur Goizuetan, eta ikusmina piztuko duen beste ekitaldia, Umore Ona Peñaren kalejira, arratsaldeko 17:30ak aldera. Zezenak ere izango dira 18:00etan, Plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!