The Zepok irabazi du Errioxako ‘Los viernes de Hervias’ rock sariketa

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 20a, 02:00

The Zepo talde hernaniarrak irabazi du Errioxako Hervias herriko rock sariketa, Los viernes de Hervias. Horregatik, larunbatean joko dute bertan, Herviasen, beste hiru talderekin: Doctor Deseo, A Pelo y Tu (Platero y tu taldearen omenez) eta Letxorin Blues Band. 27 taldek parte hartu dute sariketan, eta antolatzaileek The Zepori eman diote saria. «The Zepo da IV. Sariketa hau irabazi duena, eta bere rock’n roll elektroniko horrekin gozarazi diguna».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!