Gaur, preso eta iheslarien aldeko kontzentraziorik ez da izango Hernanin, izan ere, Herrirak dei egiten die herritarrei Donostiako ospitalera joateko, Iosu Uribetxeberriaren alde egunero egiten den elkarretaratzera. Uribetxeberriak minbizia terminala dauka eta bere askatasunaren alde gose greba ari da egiten Donostiako ospitalean. Gaur, 10garren eguna du. Espetxeetako Zuzendaritza gaur da erabakitzekoa hirugarren gradua emango dioten ala ez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!