Autobusak, biharko manifestaziorako

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 17a, 02:00

Manifestazioa deitu du bihar Herrirak Bilbon, Iosu Uribetxeberria euskal preso politikoa askatzea eskatzeko. Autobusean joan nahi duenak, Garin tabernan apuntatu behar du. Manifestazioa 12:30etan abiatuko da Euskaldunatik eta autobusak 10:30etan Atsegindegitik. Uribetxeberriak Minbizia terminala dauka eta bere askatasunaren alde gose greba ari da egiten Donostiako ospitalean. Gaur, 10garren eguna du. Espetxeetako Zuzendaritza gaur da erabakitzekoa hirugarren gradua emango dioten ala ez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!