Herrirak deituta, batzarra egingo dute gaur, 21:15etan, Biteriko plazan. Bertan hitz egingo dute Iosu Uribetxe-berria euskal preso politikoari buruz, eta datozen pausoei buruz. Bestalde, atzo goizean Uribetxeberriaren aldeko martxa egin zuten 18 pertsonek eta Kronikari jakinarazi diotenez, Galarretan, Ertzaintzak geratu eta guztiak identifikatu zituen. Gaineratu dute, martxan zijoan 13 urteko neskatxa batek jantzita zeukan kamixeta dela eta, bere aitaren kontrako diligentzia jarri dutela. Kamixeta ertzainek eraman zuten eta diligentzia Madrilera bidaliko dute. Ordu eta 20 minutuz eduki zituzten bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!