San Roke eguna, ohitura bihurtua

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 16a, 02:00

Ohitura bihurtzen ari da San Roke eguna ospatzea, Ara­­non eta Astigarragan. Txistulariekin erabat lotuta dago egun hau Aranon, eta Astigarragan berriz, dantzarien bueltan eta bazkaritan bildu ohi da jendea.

Txistua, San Rokeen ikurra
Aranoko San Rokeak eta txistua erabat daude lotuta, bere garaian Txobito zenak eta Hernaniko txistulariek eutsi ziotelako festan txistulariak izateari. Horregatik, txistu soinuak erabat entzungo dira Aranon, 10:15etatik.
Aurten ere omenaldia egingo dute, bazkalostean. Segurako abesbatzako kideak omenduko dituzte, urte askotan parte hartu dutelako egun honetan.

Dantza, eta bazkaria

Astigar dantza taldekoak ariko dira beti bezala, Santio­mendiko ermita inguruan ikuskizuna jartzen. Bazka­rian dezenteko koadrila es­pe­ro da aurten ere: Labeleko oilasko jatea dute-eta.

Mezak, 11:00etan
Bai Aranon eta bai Santio­men­din, mezak ere izango dira 11:00etan, eta hor ere ez da jende faltarik izango. 

Santiomendi tontorrean
11:00, Meza.
11:30, Astigar dantza taldea.
14:00, Labeleko oilasko jatea. Txartelak salgai daude Ikatza eta Bukoi tabernetan.
17:30, Alaiki-rekin berbena.
Festa, Santiomendiko Done Jakue ermitan izango da.
* Animatu eta jantzi baserritar jantzia!
 
Aranon
10:15, txistulariak plazan.
10:30, Aranoko San Martin parrokiko kanpai-jotzea, Antonio Ezeizaren eskutik.
10:40, San Roke ermitara irteera, txistulariekin.
11:00, Meza San Roke ermitan.
13:30, Kalejira, herrian barrena txistulariekin.
14:30, Herri bazkaria kontzejupen. Bazkalostean, Segurako abesbatzako kideei omenaldia.
19:00, ‘Agur jaunak’.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!