Angeluren kontra, aurredenboraldiko lehenengoa

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 16a, 02:00

Gogor hasiko du aurredenboraldia Hernanik, datorren larunbatean, Anglet Olympique taldearen kontra. Angeluko taldeak iaz hirugarren postuan bukatu zuen Frantziako Federale B liga, eta ondo etorriko zaie hernaniarrei horrelako talde baten kontra aritzea.

Angeluko zelaian
Etxetik kanpora jokatuko dute hernaniarrek larunbatean, Angeluko zelaian, arra­tsaldeko 18:00­etatik aurrera.

Saran, hilaren 25ean
Sasoiean jarri nahi dute hernaniarrek irailaren 9an hasiko duten liga baino lehenago. Horretarako, abuztuaren 25ean Sarako torneoan ariko dira, eta irailaren 1ean par­ti­dua dute, Landaren: Biarritz Olympique izango dute aurrean, 21 urtez azpikoak.
Gernikaren kontra hasiko du liga Hernanik, irailaren 8an, arratsaldeko 17:00etan, Gernikako Urbieta zelaian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!